Keycolab egitasmoko Nazioarteko Konferentzian parte hartu dugu

Ikasleak "Odol emaileak" egitasmoa aurkezten

Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatuta, Erasmus+ europar egitasmoaren baitan kokatzen den Keycolab Project-en Nazioarteko Konferentzian izan gara gaur Iruñeko Civicanen. Bertan, gure ikastolako ikasle talde batek iaz burututako  "Odol emaleak" blok proiektua aurkeztu du eta primeran aritu dira denak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez azalpenak ematen.

BLOK ekimena. 2009/10 ikasturtean abiatu zen, eta 7 ikastolatako ia 3.000 ikaslek eta 150 bat irakaslek parte hartu dute (gure ikastolako 85 ikaslek eta 14 irakaslek). Nafarroako Gobernuko Eskola Kontseiluak saritu du ekimena, eta horren barruan egindako 85 proiektuetako batzuek Hezkuntza Departamentuaren aipamena jaso dute.

KEYCOLAB,  BLOKen baliokidea da europar mailan eta Finlandia, Erresuma Batua, Belgika eta Errumaniako ikastetxeak ditu bazkide.