Janari tailer goxoa Haur Hezkuntzan

Janari tailerra Haur Hezkuntzan

Orain gutxi, HHko 1. mailako gela guztietan, ekimen berezi bat burutu zuten: Janari tailerra. Bertara familiak ere gonbidatuta zeuden, ikasleekin batera tailerrean prestatu beharrekoak aurrera eramateko:  brotxetak, zukuak, bokatak, dastamenak, ogia, orea, janariarekin lotutato joko sinbolikoak, blondak apaindu  eta abar. Ordu terdi iraun zuen tailerrak eta bertan hainbat gurasok parte hartu zuen. Ondoren, gainera, hauetako batzuk bizkotxoa eta kafea hartzera geratu ziren ikastolan. Primeran pasa genuen elkarrekin elikadura osasuntsuari buruz ikasten.