Iñauteriak ospatu ditugu ikastolan

San Fermin Ikastola, iñauteriak 2019

 

Aurten ere, Iñauteriak ospatu ditugu ikastolan. Haur Hezkuntzakoek LHko 1. eta 2. mailakoekin batera, ikuskizun ederra eskaini dute kiroldegian, dantza eta koreografia ezberdinen bidez. LHko 3. mailatik 6. mailarako ikasleek, berriz, ederki dantza eginez ospatu dituzte, autobusen patioan, eguraldi ederrak lagunduta. Eta DBH eta Batxilergokoek azkenik, fanfarrearen laguntzaz, kalejiran joan dira kalera, jaia ospatzera. Zalantzarik gabe, eguraldia lagun, Iñauteri ederrak izan dira aurtengoak ere.

Ondorengo BIDEOAN egunaren laburpena ikus daiteke.