Ikastolaren eguna ospatu dugu

San Fermin Ikastolako eguna 2019

Maiatzeko data hauetan ohi denez, ikastolako eguna ospatu genuen larunbatean. Festarako tartea hartzeaz gainera, oraingoan ere aurtengo ikasturtean jubilatuko diren kideei omenaldia eskaini zitzaien Areto Nagusian eta une hunkigarriak bizi izan ziren bertan, Bakartxo Askunze, Trini Iturralde eta Maialen Ulaiar agurtu genituenean.

Eta urtero legez, Ikastolaren Egunarekin batera, aurten 2. Batxilergoa egin duten ikasleei agurra esateko ekitaldia ere izan zen kiroldegian, hau ere, une hunkigarriz betea.

Dantzariak, puzgarriak, musikariak, bazkaria... Eguraldiak gehiegi lagundu ez zuen arren, giro goxoa sortu zen ikastolan.