Ikasle ohien hitzaldiak Unibertsitate eta Lanbide Heziketari buruz

San Fermin Ikastola, Ikasle ohiak

Gaur egun Unibertsitatean edo Goi Mailako Lanbide Heziketan ikasten ari diren San Fermin Ikastolako ikasle ohi talde polita hurbildu da guregana, 2. Batxilergoko ikasleei etorkizunean hautatu behar dituzten ikasketei buruz hitz egiteko. Esperienzia hau hainbat urtez antolatu da eta beti oso modu baikorrean baloratu dute ikasleek, izan ere, Unibertsitate eta ikasketa zentro ezberdinek antolatzen dituzten ate irekien jarduerez edo bestelako informazio euskarriez gain, ekimen honekin, haien hurbilekoak direnengatik informazio zehatza jasotzeko aukera paregabea edukitzen dute. Ikasle ohiek, gainera, primeran prestatu dituzte haien hitzartzeak eta aukera politak sortu dira nahi beste galdera egiteko.