Heriotza eta dolua hizpide 6. mailako ikasleen artean

Heriotza doluari buruz

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek heriotza eta dolua hizpide izan dituzte egunotan, San Juan de Dios erietxeak garatzen duen programaren gai honen inguruko programaren baitan. 

Ekimenaren helburua ikasleen artean galerekin erlazionaturiko gaiak, bereziki senideen heriotzak, normalizatzea eta egoera hauei aurre egiteko konpententzia indartzea izan da. Ez da gai erraza, baina ikasleen parte hartzearekin osatutako saioa ederra izan da.