Futboleko neska taldeak 2. postua eskuratu du Taxoareko Txapelketan

 

San Fermin Ikastolako neskak Futbol 8 Txapelketan

Osasuna Fundazioak Eguberrietako 37. Futbol 8 Txapelketa antolatu du abenduaren 23tik urtarrilaren 7a bitarte Taxoareko kirol  instalakuntzetan. Bertan, San Fermin Ikastolako neska eta mutil taldeak aritu dira beste gainontzeko Ikastolako eta eskoletako taldeen aurka. Denak primeran aritu ziren eta nabarmentzekoa da finalean nesken taldeak lorturiko 2. postua. 

Aipagarria da, bidenabar, azkeneko unerarte ez zela nesken taldea osatu. Ahaleginak eta bi egin ziren taldea aurrera ateratzeko eta Ikastolatik kirola bultzatzeko egiten ari garen ahaleginari esker orokorrean,  eta zehazki gorputz hezkuntzako irakasleek eta Parte Hartze Batzordeak egindako lanari esker, osatzea lortu zen. Izan ere, gure ikastolako filosofia eta baloreekin bat eginez, euskara ahoan eta bihotzean eramateaz gainera, parekidetasunaren mezua eta neska-mutilen berdintasuna kirolaren bidez ere landu daitezkela erakutsi digute neska futbolari gazte hauek.

LHko 4. 5. eta 6. mailako Maider Oscarizek (atezaina eta txapelketako atezain onenaren saria irabazitakoa), Nahia Benitok, Saioa Zabalak, Enara Ormazabalek, Aaliyah Mensahk, Emma Sarasibarrek, Begoña Iraizozek, Oihane Astizek, Nahia Astizek, Anne Viñauk eta Lena Solchagak osatu dute taldea. Haiekin batera ere ezin aipatu gabe utzi Xabi Mendibil, Fermin Arozena, Gabriel Galar eta Ibai Ardanaz entrenatzaileek garaturiko lana eta ahalegina, eta, nola ez, egunero Taxoarera animoak eta indarrak helaraztera gerturatu diren senide eta lagunak. 

Biba zuek! Zorionak txapeldunak!