Euskaraldian murgildu da gure ikastola

San Fermin Ikastola Euskaraldia

Gaurtik hasita eta datorren abenduaren 3ra bitarte, Euskaraldiaren ariketa soziala Euskal Herrian osora hedatuko da, baita gure ikastolan ere. Horretarako festa handia antolatu dugu gaur goizean, adin guztietako ikasleak patiioan bilduz. Pregoia irakurri, ikasleek prestatutako bertsoak bota, Aurreskua dantzatu eta denok batera dantzatuz eman diogu hasiera Euskaraldiari. 

Bertan sortutako giroa aparta  BIDEOAN ikus daiteke.