"Errespetuan oinarritutako hezkuntza" ikastaroa familientzat

San Fermin Ikastola Errespetuan Hazi

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako familientzat formazio saio berriak antolatu ditu San Fermin Ikastolako Orientazio Mintegiak. Konfiantzaren Pedagogia ardatz hartuta, urriaren 30ean abiatu eta abenduaren 4ra arte luzatuko "Errespetuan oinarritutako hezkuntza" izenburuko ikastaroa. Saioak asteartero izango dira,  ordu terdiko iraupenekoak. 

Ikastaroaren helburuei dagokionez, alde batetik, errespetuan oinarritutako hezkuntza bultzatzu nahi da, gurasoak euren buruarekin eroso sentiarazteko eta maite ditugun pertsonei beren burua maitatzen laguntzeko; eta, bestetik, seme-alaben sentimenduak errespetatuz, baina aldi berean autoritatez jarduten lagunduko dien komunikazio estilo bat garatzeko asmoa dago ikastaro honetan.

Izena emateko azken eguna urriaren 23a da eta ondorengo loturan egin dezakezue. 

IZENA EMATEKO