Durangoko ikasleak gurean dira egunotan

San Fermin Ikastola, Durangotarrak gurean 2019

 

Dagoeneko hainbat urte daramatzagu Durangoko Ibaizaball ikastolarekin ikasleen arteko trukaketak egiten eta aurten ere horretan aritu gara. Ikasturte hasieran 1. Batxilergoko ikasle talde batek bisitatu zuen Bizkaiko herria eta orain haien txanda heldu da. Ostegun  arratsaldean iritsi ziren eta gure ikastola hurbiletik ezagutzeko aukera izan zen bertan antolatu zitzaien askariarekin. Ostiralean berriz, irteera egiteko parada izango da, Astitzen dagoen Mendukilloko kobazuloa, Aralarko Santutegia eta Uharte Arakileko Zamartzeko Santutegia bisitatuko dituzte eta. Eta larunbatean, berriz, Iruñea bisitatuko dituzte, alde zaharreko kaleak ezagutu ondoren, bertako Elkarte batean hamaiketako eginez.