Bihotz Biriken Bizkortzean (BBB) eta Lehen Sorospenetan trebatu gara

San Fermin Ikastolan irakasleak BBB ikastaroan

San Fermin Ikastolan kardiobabestuak gaudela esan ohi dugu lehenagotik ere eta ez da esaldi huts bat. Izan ere, azken asteotan, formazio iraunkorra egin dute langile, ikasle zein familiek, bai Lehen Sorospenetako oinarrizko ezagutzak jasotzeko, baita BBBn trebatzeko ere. Azkenekoa, bi aste hauetan zehar  HH, LH zein DBH eta Batxilergoko irakasle guztiek egindako ikastaroa. Bereziki larrialdi egoera batean nola joka daiteken lantzen aritu dira eta oinarri terorikora ez ezik, praktikara ere jo dute: zer egin behar da gaixoaren egoera aztertu ondoren, konortea galdu badu edo galdu ez badu, arnasten badu ala egiten ez badu... Horrekin batera, ikastolan erosi berri dugun desfibriladorearen erabilera nolakoa den ikasi dute. Honen guztiaren berri jaso dute gainontzeko zerbitzuetako langileek ere. 

Irakasleek jasotako formazioaz gainera, gai honen lanketa integrala burutzen ari da ikastolan. Alde batetik, gurasoei zuzendutako formazioa antolatu zen joan de martxoaren 20an.Eta, bestetik, ikasleekin ere gaia jorratu da. LHko 6. mailan bi saio teoriko praktiko jaso zituzten hil honen bukaeran eta DBHko 2. mailan, berriz, unitate bat lantzen ari dira gaiari buruz, modu sakonago batez. Honen guztiaren emaitzatako bat bideo ekoizpen bat izan da. Hementxe duzue ikusgai. BIDEOA