Bide heziketaren garrantziaz ohartzeko ikastaroa

Bide Heziketan trebatzen 2017-18

Azken urteotan bezalaxe, ikasturte hasiera honetan ere, Foruzainen bisita jaso dugu ikastolan Bide Heziketari buruzko ikastaroa emateko. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6 mailako ikasleei zuzendutako ekimena da eta bi saioetan egiten dute formakuntza gaur eta biharko goizetan zehar: bata teorikoa, gela barruan, eta bestea praktikoa, ikastolako patioan. Jakina, azken honekin gozatzen dute batez ere eta, bide batez, esperientzia interesgarri honekin asko ikasten dutela esan digute.