Bertsolaritza programa abian da

Iker Gorosterrazurekin bertsolaritza lantzen

Aurten berriz ere bertsolaritza programarekin arituko dira San Fermin Ikastolako DBH 1eko ikasleak. Astean saio bana eginen dute Iker Gorosterrazu bertsolariarekin, eta bertso ariketaren teknikak ikasteaz gain, euskara bera, besteekiko harremanak, gizarte-gaiak nola landu eta norbere burua ezaugutzen ikasi ere eginen dute lanketa horrekin. Ikastaroa amaitutakoan emanaldia eskainiko dute ikasitakoa erakusteko.

 

 

Ondorengo loturan gelako saio bat ikus daiteke:

BERTSOLARITZA