Beñat Berasategi ikasleak Kimikako Olinpiada irabazi du

San Fermin Ikastola, Kimikako Olinpiada irabazleak

Beñat Berasategi, 2. Batxilergoko San Fermin Ikastolako ikasleak  Nafarroako XXXII. Kimikako Olinpiada irabazi du. Aipatu olinpiada Colegio Oficial de Químicos de Navarra y Aragón erakundeak antolatzen du urtero eta aurtengo edizioan herrialdeko ikastetxe ezberdinetako 45 ikaslek parte hartu dute.

Atzo jaso zuen Beñatek saria Nafarroako Unibertsitateko Zientzietako Fakultatean burututako ekitaldian eta lehen postu hori jasotzearen ondorioz, datorren maiatzaren 10etik 12ra Santanderren jokatuko den Estatu espainiarreko finalean parte hartuko du. Zorionak Beñat, lan bikaina egin duzu!!!