BBB formakuntza saio berriak

San Fermin Ikastola BBB formakuntza

Aurten ere, BBB (Bihotz Birika Bizkortze) formakuntza saioak eskeini dira ikastolan, apirilan zehar. Oraingo honetan,   ikasle (LH 6.maila eta DBH 2.maila), langile eta familiei zuzendutako ekimena izan da eta osotara 250 pertsonek parte hartu dute bertan.

Zalantzarik gabe, teknika horien gaineko ezagutza izatea oso interesgarria eta baliogarria da bizitzan eta, urtetik urtera, baieztapen hori frogatzen ari gara, horrelako gertakari larri baten aurrean geroz eta jende gehiagok dakielako  nola jokatu. Hain zuzen ere, Aste Santu honetan, ikastolan ikasitako BBB maniobra eginez, gure ikastolako ikasle ohi batek bere aitonaren bizitza salbatzea lortu zuela jakin berri dugu. Zalantzarik gabe, oso berri ona da, baita adierazgarria ere, utero gai hau gure komunitate osoari zabaltzearen beharra nabarmentzen baitu.