Agate Deunaren bezpera ospatu dugu

Santa Ageda 2019

Aurten ere, Agate Deunaren bezperara iritsita, euskal usadioari jarraituz, kantuaren bidez ospatu dugu eguna.  LHko zenbait ikasle DBHkoengana joan dira abestera, baita bulegoko lankideengana ere. DBHko ikasleek ere, bisita itzuli diete LHkoei, kantatuz eta puska bilduz. Txikienek, HHko ikasleek, ordea, bulego aurrean aritu ez ezik, alaitasunez abestu dituzte koplak, jantokiaren aurreko patioan.

Ondorengo BIDEOAN egun polit honen laburpena ikus daiteke.