Helburuak

Versión para impresora

 

- HEZKUNTZA INTEGRALA eskainiko dugu bere partaideen

artean, balio garrantzitsuak gara ditzaten (laguntasuna, elkartasuna,

taldean lan egiteko gaitasuna, esfortzurako eta

sakrifiziorako gaitasuna, diziplina izpiritua) eta, berriz, bestelako

portaera batzuk zuzen ditzaten (berekoikeria, elkartasun

eta diziplina eza, jarrera sexistak, deusetarako gogo

eza) garapen fisikoa, psikologikoa, sortzailea eta intelektuala

indartuz.

- HEZKUNTZA EUSKALDUNA sendotuko dugu, kultur helburu

gisa ez ezik, euskaraz adierazteko, ikasteko, jolasteko

eta, funtsean, bizitzeko gogoa eta beharra duen herri kontzientziaren

adierazpidea den aldetik ere.

- FAMILIA GIRO ABEGITSUA ETA HEZIGARRIA sortzen ahaleginduko

gara denen artean, adiskidetasunean, besteen zerbitzuan

eta elkarrenganako errespetuan oinarritua, alderdikeria,

jarduera politikoa edo sinesmen erlijiosoa alde batera

utzita, zernahi dela ere.

- Haren kideen hezkuntzan lankide izaten lagunduko dugu,

bai arteak eta folklorea bai kirola lantzean. Azken hau, bi

mailatan landuko da: josteta eta lehia.

- Jarduera bakoitzaren ikaskuntza norbera hobetzeko eta

nork bere burua gainditzeko bide bilakatuko dugu.