Oinez 2017

2017ko Nafarroa Oinez prestatzen hasia da Lesakako Tantirumairu Ikastola

Urriaren 15ean eginen dute, ‘Bikin bat in’ goiburupean

Lesakako Tantirumairu Ikastolak antolatuko du 2017ko Nafarroa Oinez eta ospakizun horren aurkezpena egin dute gaur Nafarroako Ikastolen Elkartearen egoitzan, Iruñean. 29 urteren buruan itzuliko da Nafarroako Ikastolen besta handia Lesakara, 1988an Nafarroa Oineza ere antolatu baitzuen Tantirumairu Ikastolak.

 

Oinez_2017_n.jpg

Oinez Egunean parte hartu

Dagoeneko goizeko txandak beteak daude, eta arratsaldekoak jarriko ditugu, gune konkreturik gabe. Beharraren arabera deituko dute,.. sartu hemen eta aukeratu zure txanda!!!

Sanferminetako txosna

Sanferminetako txosnan laguntzeko eskatzen digute. 75 lagun behar ditugu ( 2 gela bakoitzeko gutxigorabehera) eta kopurua erraz lortuko dugu horrela. Izena beheko estekan eman dezakezue.​

Bertan ikus daiteke laguntza ze egun eta txandatan behar den.​

​IZENA EMATEKO INPRIMAKIA

Iruñeako denda

San Anton kalean dago eta larunbatetan soilik irekita.

Oinez 2017 dendaIruñeko denda 2017

 

Informazio gehiago.

http://www.nafarroaoinez.eus/

https://www.facebook.com/NafarroaOinez/

Zeozer argitu behar bada jarri gurekin harremanetan.